domingo, 30 de septiembre de 2012

CITIUS, ALTIUS , FORTIUS



Hau zen garai klasikoaren  leloa

CITIUS Azkarrago
ALTIUS Altuago
FORTIUS Indartsuago

Gaur egun hau izan behar da Atletismoaren filosofia: bestei irabaztea baino ,norberaren lorpenak hobetzea dugu helburutzat.

Zelan neurtzen diren markak Atletismoan?



Kronometroarekin neurtzen direnak (ahalik eta denbora txikienean arautako distantzia egitea)

Denbora kontutan edukiz  LASTERKETAK dauzkagu



Zinta metrikoarekin neurtzen direnak (Ahalik eta distantzia handiena lortzea araututako moduan)

KONKURTSOAK :

                                JAUZIAK
                                JAURTIKETAK













 
Hemen dugu estadio baten argazkia.

Kanpotik, zortzi karrejo paraleloan, elipse moduko bat osatuz. Normalean tartan deitutako zoru artifizialez egina da.

Perimetro horretan jokatzen dira Lasterketak. Hiru motakoak:


LASTERKETA LAUAK


 
Abiadura 100 - 200 - 400
 
 
Iraupen erdia : 800-1500


 Iraupena 5.000 - 10.000
 
OZTOPO LASTERKETAK
 

  110 hesiekin ( 100 h. emakumeentzako) 400 h.

3.000 oztopoekin
 
 
 Martxa atletikoa

Martxa frogak eta Maratoia (42.195 m.) Estadiotik kanpo egiten dira bere zatiren handienean. Amaiera, berriz, pistan izaten ohi da.


JAUZIAK 

Barrutik, belargunearen ondoko fosoetan eta tartanezko erdizirkuloetan.

 
 
Altuera
 
Pertika
 
 
Luzera

Hirukoitza
      

JAURTIKETAK

 
Pisua
 
Diskoa
 
Txabalina
 
Mailua
ERRELEBO LASTERKETAK

 
4 x 100   -  4 x 400
 
ESTADIOTIK KANPO LASTERKETAK
 
 
 
Cross- Country

 
Errepide Lasterketak

Maratoi erdia (21.100 m)  - Maratoia (42.195 m.)
 

miércoles, 26 de septiembre de 2012

ATLETISMOA GREZIA KLASIKOAN


Kirol honen izena athlon hitz grekeratik dator. Hitz horren esanahia,  lehia edo konpetizioa da.
Horrela hartuta, lehiakorrak izaten bagara, entrenamendu saioetan eta konpetizioetan gure ahaleginak ematen badugu, atletak gara.

Hortik gure bloggaren izena.

 
Historia apur bat

Aintzinako Grezian sortu ziren Joko Olinpikoak ,  776 urtean Kristo aurretik.

Eta Joko haietan, gaurko Atletismoaren arbasoa zen programaren zutabe nagusia.

Hasieran baten, Estadio lasterketa  (192 m.) besterik ez zen jokatzen. Garaiko kroniketan agertzen da lehenengo irabazlearen izena: Corebo, Elidetarra

Geroxeago hiru motako espezialitateak gehitu ziren Jokoen programan.

·         Estadio lasterketa. Esandakoa..

·         Diaulo. Joanetorrikoaren abiadura  lasterketa (384m.)

·         Dolikoa. Erresistenzia lasterketa. 1500 m. hasiera baten, 4.600 metrotara ailegatu zen azken urtetan.

·         Hoplitodromía. 384 – 768 metrotako lasterketa. Armadura guztiak gainean eramanda. Gerrarako preparazioaren gisa egiten zuten.

·         Luzera jauzia
 

·         Disko jaurtiketa. Aurkitu dira lau kilo eta 33 zentimetro dauzkaten diskoak.

·         Txabalina jaurtiketa. Pertsona baten altuera zeukan.

 Hortik aparte beste bi motako frogak jokatzen ziren

 
·         Borrokak

·         Gurdi lasterketak

·         Pentathloia ( Disko, Txabalina, Luzera jauzia, Lasterketa eta Pancratium edo borroka) Konturatzen zareten  moduan, gerrarako prestaketan oinarrituta zen konpetizio hauxe.

EUSKAL ATLETAK

NAROA AGIRRE CAMIO
 
 
Donostia 1979 /05 / 15

Euskal Herriko eta Espainiako markarik hoberenak ditu pertika jauzian ( 4,56 m.)

Hamar urte zituela, Atletismoan hasi zuenean. Hasiera baten, froga konbinatuak eginez. Batxilergoan garaian zentratu zen pertika jauzian, nahiz eta kluben txapelketan luzera edo erreleboak egiten ohi du.

18 urtekin, Bartzelonara joan zen. Bere gustoko ikasketak egitea, Ingurugiroko Zientziak. Garai hartan Goi Errendimenduko Zentroan bizi eta entrenatu egiten zuen, beka bati esker. Urte haietan gaindituzuen, lehenengoz, lau metrotako hesi sikologikoa.

Donostiara itzuliz, hobetzen jaraitu zuen, etenik gabe. Bi Joko Olinpikoetan ( Atenas 2004 eta Beijing 2008an) hartu du parte. Azken denboraldietan bere errendimendua bajatu egin da bizkarreko lesio batengatik.
Hamazazpi biderrez izan da Espainiako txapelduna luzera edo pertika, kategoria desberdinetan.
 
 

Erretiratuko denean  Ingurugiroko Teknikari gisa lan egiteko asmoa duela hainbat aldiz aipatu du.

Bere biografia ofiziala
http://www.rfea.es/sirfea/ficheros/personas/almacen/agirrenaroa.pdf

Oso bideo interesgarri bat
http://www.youtube.com/watch?v=tB5Iz9LlwzU

EUSKAL ATLETAK

LUIS FELIPE ARETA SAMPERIZ
 


Donostia  1942 /03 / 28

Pipe goitizenarekin ezagutzen genuen gazte garaian. 15 urte zituela, saskibaloian hasi zuen, baina adituen aholkua jarraituz atletismora pasatu zen.

Kirol honetan jauzi horizontaletan izan ziren bere lorpen handiak. Hortik aparte oso marka onak zeukan 100m.tan eta Decathloian.

Hamazazpi biderrez izan zen Espainiako txapelduna eta hiru Joko Olinpikoetarako sailkatu zen:
Roma 1960, Tokyio 1964 eta Mexico 1968.

1964an, Tokyon, lortu zuen bere balentriarik handiena. Luzera jauzian, izugarrizko euripean, seigarrena geratu zen.



Bere markarik onenak:

Luzera jauzia 7,77  Helsinki   1963 /04/07. Gaur egun, Euskadiko errekorra, Javier San Adrianek berdinduta, 1986an


Jauzi Hirukoitza    16,47  Madrid 10/03/1968 ( Euskadiko errekorra  bere garaian) 21 urte pasatu ziren Ramon Cidek marka hori hobetu arte.

1972an utzi zuen kirola eta Opus Deiko apaiza sartu zen. Gaur egun Bilbon bizi da.


martes, 25 de septiembre de 2012

EUSKAL ATLETAK

CRISTINA CASTRO SALVADOR
 



Bilbao 1969/04/04

Zuek bezala, Cristina hasi zen kirolean  eskola garaian. Oso goiztiarra zen. Hasiera hasieratik zerbait berezia zeukala nabaritzen zen.

Maila guztiak kontutan izanda, hogei aldiz izan zen Espainiako txapelduna, kadetetan hasita eta erretiratu arte.

Maila absolutoan bederatzi aldiz izan zen Espainiako txapelduna eta  22 aldiz joan zen Selekziora. Haietako bat Barcelonako Joko Olinpikoetan.

Bereak dira Euskadiko errekorrak

Junior mailan
100 m. 11.81              Madrid   9/07/1988
200 m. 24.24              Barcelona 14/08/1987

<23 urte mailan
100 m. 11.44              Kapfemberg  23/06/1990     

Maila Absolutoa
100 m.  11.36             Salamanca 13/07/1992

Espainiako erreleboarekin eta Tokyon jokatu zen Munduko Txapelketan 44.08  marka izugarria ezarri zuten. Hamaika urtez mantendu zen Espainiako errekord bezala

Jon Azkueta atleta ohiarekin eskonduta, bi seme alaba dauzkate.

EUSKAL ATLETAK

PEDRO APELLANIZ ZARRAGA
 
 
 
Usansolo  1924/02/08
Hamasei urte zuenean hasi zuen  atletismoan Alfonso Tutor Larrearen eskutik. Froga konbinatuetan frogatu ondoren, laister zentratu zen txabalina jaurtiketan.
Futbolean aritzen oso lesio handia izan zuen. Garai hartan medikuntza ez zen gaurkoa  eta hiru operazio eta erreabilitazio luze baten ondoren, nekez  lortu zuen kirolarekin jarraitzea.
Hamahiru aldiz izan  Espainiako txapelduna, beti froga berdinean, txabalinan. Lehenengoan, hogei urtekin Tolosako Berazubi estadioan, azkena, berriz, hamabost urte beranduago, Anoetan. Hor ezarri zuen Txapelketako errekorra, 62,24 m.
1948an Londresko Joko Olinpikoetarako sailkatu zen. 13. Postuan geratuz
Larogeitabost urtekin oraindik joaten zen egunero Apellaniz Tallerretan tornoan orduak pasatzera. “Etortzea debekatzen badiot, hilgo da disgustoarekin” esaten zuen Pedro Jose semeak”

EUSKAL ATLETAK

MARTÍN FIZ MARTÍN



Gasteiz  (1963/03/03)

Datorren Martxoaren 3an mende erdi beteko du Euskal Herrian sortu den atletarik onena.
Nahiz eta 11 urtekin hasita ez da nekatu korrika egiten. Egunero ateratzen da entrenatzera lagunekin, eta asteburu askotan parte egiten du karreretan.
Martinen urterik onenak 1994 eta 1995 izan ziren.
Helsinkin jokatu zen Europako Txapelketan Maratoi lasterketa irabazi zuen gasteiztarrak. Diego Garcia azkoitiarra bigarren postuan ailegatu zen eta beraien laguna Alberto Juzdado madrildarra podiumera igo zen ere.

Hemen kontatzen digute balentria huraren hainbat detaile


Urte bat beranduago, Suediako Goteborg hirian Munduko Txapelketa tokatzen zen. Berriro ere, Martin Fizek urrezko domina ekarri zuen Gasteiza.

Hona hemen bere garaipen garrantzitsuenak:

-    Mexiko 1988. Joko Iberoamerikarrak. Urrezko domina . 3.000 ozt.
-    Espainiako Cross Country Txapelduna 1990 eta 1992
-    Helsinkiko Maratoiak (1993 eta 1994)
-    Roterdamgo Maratoia  (1995)
-    Seulgo Maratoiak (1996 eta 1997)
-    Otsuko Maratoia (1999)
-    Helsinki 1994. Europako Txapelkta. Maratoia. Urrezko domina
-    Goteborg 1995. Munduko Txapelketa. Maratoia. Urrezko domina
-    Atenas 1997- Munduko Txapelketa. Maratoia. Zilarreko domina
-    Atlanta 1996. Joko Olinpikoak. Maratoia. Laugarrena
 


Gaur egun, Runners World aldizakariaren  erredaktore nagusia da

EUSKAL ATLETAK

ORKATZ BEITIA GANDIAGA
 



Ondarroa  (1978/04/18)

Gazte gaztetatik dabil Atletismoan. Abiadura frogak dira bere espezialitatea  eta arlo onetan
Euskal Herriko 100 m.tako errekord guztien jabea da  ( Jubenil, junior, 23 urteko eta absolutoa)

Hiru urtetan izan da  Espainiako txapelduna 100 m. indibidualetan (2002- 2003-2005) eta beste bi errelebotan

Finalista Europa Txapelketetan, Espainiako erreleboarekin. 2002. Munich
Markarik onenak
100m.      10.34
200m       21.34
 
Gaur egun Durangoko pistan egiten du lan eskoletako ikaslekin Atletismo hastapenan
 
Bideo honetan azaltzen digu zein izan da bere traiektoria kirolean eta gaurko egoerari buruzko analisia





EUSKAL ATLETAK


MAITE ZUÑIGA DOMINGUEZ
 
 
Eibarren sortua (1964-12-28) izan arren gasteiztarra dela esaten du beti . Arabako hiriburura aldatu zen umetan bere familiarekin eta Mendizorrotzan hasi zen Atletismoan hamabi urtekin.

Hauxek dira bere emaitza garrantzitsuenak

1988  Seul. JJOO   / 800 m./ 1.57.45. Gaur egungo Espainia eta Euskal Herriko errekorra.

1992. Barcelona JJOO 6ª / 1500 / 4:00.59

1995  Barcelona.  Munduko Txapelketa indoor. Brontzezko domina

10 biderrez Espainiako txapelduna:  400 (1)-800 (5) -1500(4)
Gaur egun, Espainiako Federazioan egiten du lan. Gazteen prestaketa koordinazioan

LEHENENGO ENTRENAMENDUA


 

Gaur, Irailaren 24an izan dugu gure lehenengo entrenamendua Atletismoan. Dozena bat neska mutilak apuntatu gara aurten eta espero dugu ondo pasatzea.

Hona hemen ikasle zerrenda:

Danel Ugaldea
Alaitz Urrutxi
Amaia García
Beñat Saez de Vicuña
Maialen Kuck
Nadia Bou-Ali
Julen Aranzabal
Lander Gallastegi
Andoni Torres
Nagore Zengotitabengoa
Aitziber Urrutia
Julen Eriz
Martín Mendibil
Asier Varas
 

Lehenengo egun honetan denbora guztia jolasten ibili gara. Hori bai, gelditu gabe. Azkenean nahiko nekatuta amaitu dugu.
Amaieran, argazki bat atera digu entrenatzaileak. Landerek ezin izan du geratzea, horregatik ez da agertzen.