miércoles, 26 de septiembre de 2012

EUSKAL ATLETAK

LUIS FELIPE ARETA SAMPERIZ
 


Donostia  1942 /03 / 28

Pipe goitizenarekin ezagutzen genuen gazte garaian. 15 urte zituela, saskibaloian hasi zuen, baina adituen aholkua jarraituz atletismora pasatu zen.

Kirol honetan jauzi horizontaletan izan ziren bere lorpen handiak. Hortik aparte oso marka onak zeukan 100m.tan eta Decathloian.

Hamazazpi biderrez izan zen Espainiako txapelduna eta hiru Joko Olinpikoetarako sailkatu zen:
Roma 1960, Tokyio 1964 eta Mexico 1968.

1964an, Tokyon, lortu zuen bere balentriarik handiena. Luzera jauzian, izugarrizko euripean, seigarrena geratu zen.



Bere markarik onenak:

Luzera jauzia 7,77  Helsinki   1963 /04/07. Gaur egun, Euskadiko errekorra, Javier San Adrianek berdinduta, 1986an


Jauzi Hirukoitza    16,47  Madrid 10/03/1968 ( Euskadiko errekorra  bere garaian) 21 urte pasatu ziren Ramon Cidek marka hori hobetu arte.

1972an utzi zuen kirola eta Opus Deiko apaiza sartu zen. Gaur egun Bilbon bizi da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario