miércoles, 26 de septiembre de 2012

ATLETISMOA GREZIA KLASIKOAN


Kirol honen izena athlon hitz grekeratik dator. Hitz horren esanahia,  lehia edo konpetizioa da.
Horrela hartuta, lehiakorrak izaten bagara, entrenamendu saioetan eta konpetizioetan gure ahaleginak ematen badugu, atletak gara.

Hortik gure bloggaren izena.

 
Historia apur bat

Aintzinako Grezian sortu ziren Joko Olinpikoak ,  776 urtean Kristo aurretik.

Eta Joko haietan, gaurko Atletismoaren arbasoa zen programaren zutabe nagusia.

Hasieran baten, Estadio lasterketa  (192 m.) besterik ez zen jokatzen. Garaiko kroniketan agertzen da lehenengo irabazlearen izena: Corebo, Elidetarra

Geroxeago hiru motako espezialitateak gehitu ziren Jokoen programan.

·         Estadio lasterketa. Esandakoa..

·         Diaulo. Joanetorrikoaren abiadura  lasterketa (384m.)

·         Dolikoa. Erresistenzia lasterketa. 1500 m. hasiera baten, 4.600 metrotara ailegatu zen azken urtetan.

·         Hoplitodromía. 384 – 768 metrotako lasterketa. Armadura guztiak gainean eramanda. Gerrarako preparazioaren gisa egiten zuten.

·         Luzera jauzia
 

·         Disko jaurtiketa. Aurkitu dira lau kilo eta 33 zentimetro dauzkaten diskoak.

·         Txabalina jaurtiketa. Pertsona baten altuera zeukan.

 Hortik aparte beste bi motako frogak jokatzen ziren

 
·         Borrokak

·         Gurdi lasterketak

·         Pentathloia ( Disko, Txabalina, Luzera jauzia, Lasterketa eta Pancratium edo borroka) Konturatzen zareten  moduan, gerrarako prestaketan oinarrituta zen konpetizio hauxe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario